Indonesiako geografia

Indonesiako geografia
KontinenteaAsia
LurraldeaHego-ekialdeko Asia
Koordenatuak5° 00' S, 120° 00' E
Azalera14. postua
 • Guztira1.904.569 km2
 • Lurrak%95,1
 • Urak%4,9
Itsasertza54.716
MugakEkialdeko Timor: 253 km
Malaysia: 1.881 km
Papua Ginea Berria: 824 km
Punturik garaienaPuncak Jaya: 4.884 m
Punturik baxuenaIndiako ozeanoa: 0 m
Ibai luzeenaKapuas: 1.143 km
Aintzira handienaToba: 1.130 km²
Klimaekuatoriala (Af) batez ere; tropikal lehorra (Aw) hego-ekialdean, eta montzonikoa (Am) Java eta Sulawesiko eskualde batzuetan.
Baliabide naturalakpetrolioa, eztainua, gas naturala, nikela, egurra, bauxita, kobrea, lur emankorrak, harrikatza, urrea, zilarra.
Arrisku naturalaknoizbehinkako uholdeak, idorte latzak, tsunamiak, lurrikarak, sumendiak, baso-suteak.
Gune ekonomiko esklusiboa6.159.032 km²

Indonesia hego-ekialdeko Asiako estatua da, handiena eta jendetsuena. 17.508 uhartez osatua da (Brunei, Malaysia, Timor eta Papua Ginea Berriari dagozkion zatiak izan ezik), eta Indiako ozeanoaren eta Ozeano Barearen arteko ekuatorearen partean dago, Indotxinaren eta Filipinetako uharteen eta Australiaren artean. Denetara 1.904.569 kilometro koadroko eremua dauka.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne